Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe lana, joaldunen inguruan

Laburmetraiak joaldunen tradizinoa eta Baztan-Bidasoako paisaia eta ohiturak erakusten dauz

Ekaitz Bertizen ‘Joare tte’ Donostiako 74. Zinemaldian proiektau da

Joaldunak / Ekaitz Bertiz

Ekaitz Bertiz sunbildarraren Joare tte laburmetraia Donostiako 74. Zinemaldian proiektatu da, Kimuak 2026 programak aukeratutako lanen saioaren barruan. Bigarren urtez jarraian hautatu dabe Bertizen lan bat Kimuak katalogorako, igaz Erreka zoko hortan lanagaz egin lez.

Bertizen bigarren laburmetraia Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe, joaldunen inguruan. Aiara izeneko neskato batek joaldun bihurtzeko dauen ametsa kontetan dau filmak, inauteriak hurbiltzen diran bitartean. Gainera, Joare tte joaldunen tradizinoa eta Baztan-Bidasoako paisaia eta ohiturak erakusten dauz. Ituren eta Zubietako inauterien ospakizunagaz batera grabatu eben, Nafarroako erritu berezi honen benetako giroa filmera eroateko. Ekaitz Bertizek pozik dagoala adierazi dau Lau Haizetara saioan, eta bere proiektu propioetan dagoala sartuta nabarmendu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00