Europa mailan egiten dan lehenengo da Euskalduna Jauregian izan dana

"Gaixotasunari aurre egiteko ikertzen jarraitu behar da" esan dau Ibon Galarragak

ELA gaixotasunaren ganeko ekitaldia egin dabe Bilbon

Euskalduna Jauregiko ekitaldia / Bizkaia Irratia

Orain dala egun batzuk Bilboko Euskalduna Jauregian ELA (Esclerosis lateral amiotrófica) gaisotasunaren ganeko ekitaldia egin zan. Europa mailan egiten dan lehenengo izan da eta bertan batu ziran adituak eta baita ELA eta gaisotasun arraroak dabezan alkarteko kideak.

Bizi kalitate hobeagoa izateko laguntzak aldarrikatu ebezan eta baita ikertzen jarraitzeko gaisotasun honeri aurrea hartu eta sendagairen bat aurkitzeko. Dale CandELA taldeko kidea Ibon Galarraga gaur Lau Haizetara tartean izan dogu gaur egungo egoera eta etorkizunari buruzko azalpenak emoten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular