Sukaldari bermeotarra Dohan dabil lanean eta hurretik jarraitzen dau munduko futbol txapelketea

Hainbat herrialdetik etorritako zale ugari batu dira egunotan Qatarren eta kalean inoiz baino giro biziagoa dagoala dino

Eleder Aginaga: “Qatarren gustora jaten dabez Bermeoko bokartak eta hegaluzeak”

Eleder Aginaga eta bere ontziko kapitaina Gales-Ingalaterra partidua hasi baino lehen / Bizkaia Irratia

Miloika lagun dabilz ikusten Qatarren jokoan dan selekzinoen arteko munduko txapelketea. Pribilejiatu gitxi batzuk baino ez daukie partiduak zuzenean estadioetatik jarraitzeko aukerea, besteak beste Qatarren egunoetan lo egiteko gela bat aurkitzea ia ezinezkoa dalako. Eleder Aginaga Artiach bermeotarra pribilejiatu horreen artean dago. Bermeotar hau sukaldari lanetan dabil Dohako itsasontzi baten eta munduko futbol txapelketan jokatutako partidu ugari ikusteko aukerea izan dau.

Bermeotarra eta arrantzale baten eta portuko neskatila baten semea izanda, Elederrek herriko bokart eta hegaluze kontserbak eroan dauz Qatarrera eta bertan gustora jaten dabezala dino. Abenduan egon arren, hogeta hamar gradu inguru daukiez egunotan Dohan. Udan, beroa jasanezina dala azaldu deusku. Edozelan be, gustora bizi da Qatarren. “Guzur asko entzun dodaz Qatarren ganean” dino bermeotarrak.

Eleder futbol zale, edo hobeto esateko, Athletic zale amorratua da eta hurretik jarraituten dau zuri-gorrien egunerokoa interneti esker. Munduko futbol txapelketako partiduak etxe ondoan eukita, ez dau galdu estadioetara hurreratzeko aukerea. Beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00