Eleizetan ekimena martxan da Zornotzan

Koldo Bilbaok, Amorebieta-Etxanoko kultura zinegotziak, egitasmoak herrian daukan garrantzia azaldu deusku

Eleizetan ekimena martxan da Zornotzan

Eleizetan Zornotzako elizetan eta baselizetan irailean zehar eskainitako kamara-musikako kontzertuek osotutako programa da. Musika eskaintza bariatua eta anitza egiten da 2002az geroztiz antolatu izan dan programan. Musika proposamenez gozatzea ez ezik, udalerriko monumentu-ondarea ezagutaraztea be bada. Koldo Bilbao, Amorebieta-Etxanoko kultura zinegotzia, Aupa Bizkaia saioko mikrofonoetan egon da egitasmoa martxan ipini dan zapatuan.

Hiru astegoien

Eleizetan iraileko hiru astegoienetako zapatu eta domeketan zehar luzatu egingo da. Irailaren 9an, zarzuela errezital batek ireki dau egitasmoa. Hilabeteko hamargarren egunean, aldiz, Ana Carla Maza izango da eguneko artista. Bigarren astegoienari jogokonez, Appaloosa Quartet eta Herejeen Alaba izango dira kamara-musikako kontzertuen protagonistak. Azkenik, Kuttunek eta Melyus Laukoteak itxiko dabe zikloa irailaren 23an eta 24an, hurrenez hurren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular