"COPetako adostasunetan erregai fosilak lehenengo aldiz aitatu dira" nabarmendu dau E. Saiz de Murietak

"Ez goaz 1,5 graduen helburuari eusteko abiaduran" azaldu dau BC3ko ikertzaileak

Elisa Sainz de Murieta: “Lan gehiago sortzen da lanpostu berdeetan grisetan baino”

Elisa Sainz de Murieta (BC3) / Bizkaia Irratia

Elisa Sainz de Murieta (BC3ko ikertzailea) Dubain, COP28an, izan da. Klima aldaketaren kontrako goi-bileretako adostasunetan erregai fosilak lehenengo aldiz aitatu dirala nabarmendu deusku Goizeko Izarretan saioan. Gero eta hizkuntza argiagoa eskatzen da holakoetan. Hori bai, 2030erako gehienez aurreikusten zan 1,5 graduen berotzearen helburua betetea gatxa izango dala autortu dau Sainz de Murietak.

Trantsizinoa

EHUko eta BC3ko ikertzailearen eretxian Europa CO2 isurketak jaisteko jardunbide batzutan beste batzutan baino hobeto dabil. “Siderurgian esaterako, deskarbonizazinoa oso zaila izango da. Itsasoz egiten dan zama handiko garraioan be zailtasunak egongo dira. Bestalde Europan isurpenak murriztuz joan dira eta arautegi barriak onartu dira” azaldu dau Elisa Sainz de Murietak.

Emisino gitxiko eremuak

Gaur bertan Bilboko Udalak uriko emisino gitxiko eremuen araua onartuko dau. Bederatzi urtetik gorako adina daben diesel kotxeek eta 19 urte baino zaharragoak diran gasolina-kotxeek ezingo dabe Indautxu edo Abando auzoetatik zirkulau. “Europako hainbat uritan martxan dira eremu horreek. Isurpenen ikuspegitik beharrezkoak dira eremu honeek” azaldu deusku Elisa Sainz de Murietak. Osasunerako be mesedegarria izango dala gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00