Elorrioko proiektuan 25 herrizain eta 9 bidelagun dabilz lanean

Ekimenak izan dauen harrera ona ikusita proiektuak jarraipena izango dau datorren ikasturtean

Elorrion bakardade sentimendua arindu eta inklusinoa sustatu dabe

Adin desbardinekoen arteko alkartasuna / Bizkaia Irratia

Elorrion, nahi bako bakardadeari aurre egiteko orain dala urtebete herrizaintza zerbitzua ipini zan martxan udaletik. Bakardade sentimendua arindu eta inklusinoa sustatzea da zerbitzuaren egiteko nagusia.  

Proiektua aurrera eroateko pertsona mota bi dagoz. Alde batetik, Herrizainak dagoz. Horreek gura bako bakardadean dagozan personak identifiketan laguntzen dabe. Bestetik, Bidelagunak dagoz, bakartadean dagozan pertsonei astero telefono deiak egiten deutseezan boluntarioak. Guztira 25 herrizain eta 9 bidelagun dagoz.

Hasiera batean proiektua 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta baegoan be, profil mota zabala da, eta guztiek dabe lekua. Horregaitik, 18, 30 edo 65 urtetik gorako jentea aurkitzen dogu. Bakardade desiratua aukeratu ez daben guztiak.

Ekimenak izan dauen harrera ona ikusita, Herrizaintza proiektuak jarraipena izango dau datorren ikasturtean. Helburuak proiektua egonkortzea, Bidelagun eta Herrizain kopurua handitzea, lan komunitarioa sustatzea eta gura ez diran pertsonen beharrei erantzutea  izango dira.  Iker Pinilla, Elorrioko herri-zaintzarako proiektuaren arduraduna Goizeko Izarretan izan da gaur, proiektuari buruz berba egiten. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular