Bisita gidatuak eskeiniko dira

Erakusketea dago ikusgai Batzar Nagusien Bilboko egoitzan

Emakume zamaketariak gogoan

Emakume zamaketarien erakusketea / Bizkaia Irratia

Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea izeneko erakusketea dago ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan. Amaia Apraiz eta Maria Romano ikertzaileek lanbide honen ganean egindako lanagaz lotutako erakusketea da. Honeek liburu baten argitaratu dabe egindako ikerketea erakusketea antolatzeaz gain. Javier Barrio da erakusketaren komisarioa, Enkarterri museoko zuzendaria era berean. Esan deuskunez, ikusmin handia eragin dau erakusketeak.

Emakumeen presentzia

XVI. mendetik XX.ra bitartean ibili dira emakumeak zamaketari lanak egiten. Euren indar eta kemenagaz lurraldearen garapen ekonomikoaren funtsezko adarra izan zirala erakusten da ekimen honetan. Erakusketan, dokumentu ofizialak, prentsa-artikuluak, argazkiak eta koadroen erreprodukzinoak batu dira. Eulalia Abaitua edo Allende Salazarren argazkiak dagoz tartean.

Bisita gidatuak

Apirilaren 25ean eta maiatzaren 15ean bisita gidatuak eskeiniko dabez Amaia Apraiz eta Maria Romanok. Honeetan parte hartzeko izena emon behar da aurretik www.enkarterrimuseoa.eus webgunean. Erakusketea maiatzaren 24ra bitartean egongo da ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular