Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Blancanieves’ eta ‘Un funeral de locos’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Blancanieves’ eta ‘Un funeral de locos’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Blancanieves’ eta nagusientzat ‘Un funeral de locos’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘El robo del diamante’ dokusaila, ‘El atentado de Oklahoma City: Terror en EE. UU.’ dokumentala eta ‘La cúpula de cristal’, ‘Proyecto OVNI’, ‘Yo no soy Mendoza’, ‘Enciclopedia de Estambul’ eta ‘Hasta que el cielo nos reúna’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Juego de ladrones’ pelikula igon dabe katalogora.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00