Neke apurra igarten hasita dagoz JMJ ekitaldian parte hartzen dabilzan gazteak, baina gogotsu ondino geratzen diran jardueretan parte hartzeko. Orain artekoaren balorazino oso positiboa egin deuskue bertan dagozan Aitana Pérez bilbotarrak eta Goizalde Cheliz mungiarrak. Aita Santuaren atzoko agerraldia nabarmendu deuskue, botatako mezua barruraino sartu jakela-eta. Baita hainbeste lekutako hainbat jente ezbardin egotea eta egiten dabilzan harremanak be. Handik hona irakaspen ugari ekarriko dabela azaldu deuskue, eta gero denporea beharko dabela hori guzti hori barruratzeko. Geratzen diran egunak be ahalik ondoen bizi izateko asmoa dabe, eta etorteko dagoenetik gaubela edo bijilian parte hartzeko gogo handia dabe.