UEUren argitalpen barria

"Akuarelak aire zabalean" lana kaleratu dau iurretarrak

Eñaut Aiartzaguena: “Ezagutza transmititzea gustau jat beti”

Eñaut Aiartzaguena Bravo / Bizkaia Irratia

Eñaut Aiartzaguena Bravo iurretarraren “Akuarelak aire zabalean” liburua kaleratu dau UEUk. Arte plastikoakaz gozatzera animetan gaitu Udako Euskal Unibertsidadearen argitalpen barri honek. Eñaut Aiartzaguena Bravo iurretarra da egilea. Irudigilea da bera, komikigintzan ari da batez be. Akuarelakaz gero eta lan gehiago egiten ari dala esan deusku.

Ikastaro eta tailerrak eskeini

Tailerrak be eskaintzen dauz Eñaut Aiartzaguenak. Helduentzako ikastaro bat emoteko gogoa eukan eta holan egin eban bat Udako Euskal Unibertsidadeagaz. UEUn ikastaroa eskeini ostean sortu zan, irakatsitakoa liburu baten azaltzeko gogoa. Berak dinoan moduan ezagutza transmititzea beti izan dau gustoko. Kasu honetan, akuarelak aire zabalean erabiltzera animetan gaitu, mendian batez be.

Lehenengo ikastaroa Iruñean

Udako Euskal Unibertsidadearen bitartez lortu daiteke Eñaut Aiartzaguenaren Akuarelak aire zabalean liburua. Ikastaroak eskaintzeko asmoa be baduaka. Apirilaren 27an Iruñean eskeiniko dau liburua kaleratu osteko lehen ikastaroa. Zabalik dago UEUn honetan izena emoteko epea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular