Azken 175 urteetan Pirinioetako glaziarretako izotz-masaren %92 desagertu da

Azken 40 urteetan Anetoko glaziarraren bi heren desagertu dira

Eñaut Izagirre: “Aneto eta Monte Perdidoko glaziarrak gero eta txikiagoak dira”

Azken 175 urteetan Pirinioetako glaziarretako izotz-masaren %92 desagertu da. Pirinioetako izotz erraldoirik handiena Anetoko glaziarra da eta honek azken 40 urteetan glazaiarraren bi heren galdu dauz. Pasa dan urteko udea, 2022koa inpernu handia izan zan, glaziarrentzako oso kaltegarria. Antza adituek uste ebena baino arinago desagertuko ei dira Pirinioetako glaziarrak. Eñaut Izagirre BC3ko ikertzailea eta glaziologoa da, Lleidako mendialdean bizi da eta “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu.

Ez dago urtenbiderik gertatuko da eta arduratzekoa da, holan jarraitzekotan Pirinioetakoak ez eze, munduko beste guztiak be desagertuz joango dirala azaldu deusku Izagirrek. Udak gero eta epelagoak dira eta Pirinioetako glaziarrak urtzen doaz. Azken 30 urteetan hogeibat glaziar desagertu dira. Mende erdialderako desagertu daitekez, eta horrek eragin zuzena izango dau batez be ekosisteman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular