"Uste dot domekan emoitza nahiko ona eukiko dogula" adierazo dau Eneko Anduezak

"Euskeraren Lege barri bat egin beharko balitz guk parte hartuko genduke" esan dau PSE-EEko hautagaiak

Eneko Andueza: “Etxebizitza publikoen erdia alokairurako izatea nahi dogu”

Eneko Andueza (PSE-EEko lehendakarigaia) / Bizkaia Irratia

Eneko Anduezak gaur “Goizeko Izarretan” irratsaioan PSE-EE domekako hitzordurako sendo ikusten dauela esan dau. “Uste dot domekan emoitza nahiko eukiko dogula” adierazo dau politikari eibartarrak. Hauteskunde kanpainan bere tonua oso goitik ibili dan galdetuta Anduezak esan dau eztabadaidetan egiak mahai gainean jarri behar dirala eta beste batzuei kanpaina tonu baxuan egitea interesau izan jakela.

Anduezaren berbetan Euskadin estaduko etxebizitza publikoen herena eregiten da eta azken sasoian EAEn 17 mila gaztek etxebizitza lortu ahal izan dabe Jaurlaritzak emondako diru laguntzei esker. “Parke publikoan egiten diran etxebizitzen %50 alokairurako izatea proposatzen dogu, une honetan %40ko zifran gagoz” esan dau lehendakarigai sozialistak.

Osakidetzak bi mila profesional barri behar dauzela esan dau Anduezak. “Lehenik eta behin Osakidetza barruan dagozan liskarrak konpondu behar dira. Beste leku batzutatik medikuak erakarteko lan baldintza onak eta duinak sortu behar doguz. 42 espezialidatetan medikuak falta dira, oso urgentea da” adierazo dau PSE-EEko hautagaiak.

Euskeraren Lege barri bat egin beharko balitz guk parte hartuko genduke. Gaur egun daukagun legea 1982koa da. Batez be euskerea lantzeko, sustatzeko eta euskeraz askatasunez bizitzeko izan beharko litzateke” adierazo dau Anduezak. Euskerea batzutan inposatzen dala gaineratu dau PSEko buruak.

Erabagiteko eskubidea, enplegu politikak edo indarkeria matxistea be euki doguz berbagai Eneko Anduezagaz “Goizeko Izarretan” saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00