Mila pertsona baino gehiago hil dira, Hamasen erasoaren eta Israelen erantzunaren ostean. 700 heriotza baieztatu dabez Israelen eta 400 baino gehiago Palestinan. Israelgo agintariek baieztatu dabenez, ehundik gora dira Hamasek bahituta daukazan pertsonak. Gauean zehar, Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu dau, eta hainbat zibil hil dauz.
Gazan bizi daben krisi humanitarioa areagotu egingo dau gerra honek. Erasoak hasi eta berehala, Israelek argindarra moztu deutse, eta egun bi daroez argindar barik; urik be ez dauke antza. Eneko Calle Bakea eta Duintasuna Gobernuz Kanpoko Erakundeo kidea “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur.
Bihar Bilbon, Areatzan, arratsaldeko 20:00etan Palestinaren aldeko kontzentrazino batera deitu dabe. “Euskal Herrioko eta beste lurralde batzutako gizarteek behin eta barriro erakutsi dabe palestinarrekiko alkartasuna. Hau kontraesana da Europar Batasunak Israelekiko erakutsi dauen jarrereagaz” azaldu dau Callek.