Enkarterriko emakumeen memoria landu dabe 'Amama Influencer' proiektuan

Sodupeko Eretzaberri Institutuko ikasleak eta edadeko emakumeek parte hartu dabe

Enkarterriko Amama Influencerrak

Enkarterrietako Museoak bultzatuta, emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko proiektua jarri dabe martxan. Azken asteetan Sodupeko Eretzaberri Institutuko Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta eskualdeko edadeko emakumeek alkarregaz landu dabe egitasmoa. Luzaroan emakumeen abotsa isilduta egon da eta ‘Amama Influencer‘ proiektuaren bitartez, emakume horreek bizipenak eta kontakizunak gazteei kontau deutsez. Ganera sare sozialen bitartez be zabalduko dabez.

Ikerketa proiektu honen helburu nagusia, Kadagua ibaiaren arroko emakumeen oroimen historikoa berreskuratzea izan da, batez be urteetan industriagaz hartu-emon estua izan eben emakumeen bizipenetan sakonduz. Enkarterrietako Museoko Hezkuntza arduradunaren, Ainara Arranz-en esanetan, emakume honeek gazteen erreferente edo “influencer” bihurtu dira. Esperientzia benetan ona izan da, ikasleen partehartzea eta erantzun positiboa nabarmenduz. Arraskatea ikusita, ‘Amama Influencer’ proiektuak datorren urtean jarraipena izango dau.

Emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko proiektua Bizkaiko Batzar Nagusien Gizonen eta Emakumeen Bardintasunerako II.Planaren barruan dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular