Geure gizarteak aldaketa sakonak behar ditu kontsumo- zein produkzino-ohituretan

Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak debuta egin dau, kolaboratzaile lez, Bizkaia Irratiko Zientzia Tartean

Erlantz Lizundia: “Karbono dioxidoaren kontzentrazinoa altuena da azken bi milioi urteetan”

Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak debuta egin dau, kolaboratzaile lez, Bizkaia Irratiko Zientzia Tartean asteon. Lizundiaren eskutik, jatorri naturaleko materialen eta jatorri fosileko materialen arteko konparazinoa burutu dogu.

Horretarako, bakotxak dituan propiedadeak eta euki ahal dituan aplikazinoak aztertu doguz, ingurumenean daukien inpaktuari be erreparatuta. Edozelan be, argi dago trantsizino garai batean murgilduta gagozala. Jatorri fosileko materialak alde batera uzten ari dira, jatorri naturalekoen mesedetan.

Egoera larria

Izan be, jatorri fosileko hainbeste material erabiltearen ondorioz, gaur egun Lurran dagoan situazinoa ez da baikorrak izateko modukoa. Esaterako, oraingo karbono dioxidoaren kontzentrazinoa altuena da azken bi milioi urteetan, itsas maila oso azkar igoten dabil eta Artikoan gero eta izotz gitxiago dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00