"Gardentasuna herriarentzat ezinbestekoa da" azaldu dau Maruri-Jatabeko alkateak

Mila biztanleen langa gainditu barri dabe Maruri-Jataben

Erlantz Urresti: “Maruri-Jataben auzolana oso garrantzitsua da herriaren etorkizunerako”

Erlantz Urresti / Bizkaia Irratia

Eguazten honetan Herriz Herri Maruri-Jatabera hurreratu gara. 1000 biztanleko langa gainditu barri dauan herria da, Bizkaiko iparraldean, Maruri-Jatabe Mungialdeko eskualdean dagoan udalerria da eta 15,8 kilometro koadro daukaz. Jata mendia da herriko punturik altuena. 599 metroko altueran dago. Lau udalerrik inguratzen dabe Maruri-Jatabe. Lemoiz, Mungia, Gatika eta Bakio. Eta hain zuzen be Jata mendiak egiten dau muga Bakiogaz ekialdean.

Udalerria zelan dagoen jakin gura izan dogu, eta, horretarako, alkateagaz egin dogu berba lehenengo eta behin, Erlantz Urrestigaz. Lehenengo 100 egunak bete dauz alkate lez, 8 urte egon da zinegotzi lanetan, eta herriaren erronkak, egindakoa, proiektuak eta etorkizunaz berba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular