APNABI Autismo Bizkaia eta APNABI LAN enpresak ErrazTEA proiektuari ekin deutse. Erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako zerbitzua da, eta espazio eta euskarri komunikatiboen ebaluazinoak eskeintzen dabez, adimen-desgaitasuna eta/edo autismoa daben pertsonentzat ulerterrazak eta lagunkoiak diran balioesteko.
Ekimen honen balio bereizgarria da desgaitasun intelektuala eta/edo autismoa daben profesionalak dituan Euskadiko lehen erakundea eta bakarra dalako , lan taldean prestakuntza ziurtatua dauena. Noemi Tetua proiektu honen ordezkaria Lau Haizetara magazinean izan da eta zehaztasunak eskeini deuskuz.