Errenta aitorpena gaurtik bagilaren 30era arte egin ahalko da Bizkaian

Aurrez-aurre, internetez edo telefonoz egiteko aukerea dago

Errenta aitorpenaren lehen egunean, zirriborroa ikusteko milaka kontsulta

Igorren BFAk daukan Gertu bulegoa / Bizkaiko Foru Aldundia

Ogasunak 489 milioi euro itzuliko dauz aurtongo kanpainan. Errenta Aitorpenaren kanpaina gaurtik ekainaren 30era bitartekoa izango da. Gaurtik aurrera errenta-gutunak bidaliko dira eta gaurtik aurrera be Aldundiaren egoitza elektronikoan zergadun guztien errentaren zirriborroak egongo dira. 623 mila errenta aitorpen aurkeztuko dira eta hirutik biri dirua itzuliko jake. Bakotxari bataz beste 1.190 euro bueltauko jakoz. BFAko Ogasun saileko Olatz Basarte euki dogu gaur Goizeko Izarretan eta beragaz gai askoren inguruko zalantzak argitu doguz.

Nobedadeak

Kanpainak nobedade batzuk dakarz eta horreek aztertzen ahaleginduko gara. 30 mila eurotik beherako errentea dabenentzat 200 euroko murrizketea egongo da. Beste nobedade bat, langile autonomoei jutifikau behar ez dabezan faktura gehiago onartuko jakez. Ogasunak enpresen kontuak kontroletako Batuz sistemea jarri eban martxan BFAk. Gaur egun ez da derrigorra enpresa guztiak Batuz sistemaren barruan egotea baina hurrengo urtean bai. Aurtongo kanpainan Batuz-en euren borondatez sartu diran enpresei, haien mozkinen %15era arteko konpentsazinoa egingo jake.

Aitorpena egiteko moduak

Aurrez-aurreko arretearen bitartez Bizkaian dagozan BFAren hainbat bulegotan egin ahalko da: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Gernika, Getxo, Igorre, Mungia, Durango, Markina eta Portugaleten. Horretarako aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da eta arretea goizez zein arratsaldez eskainiko dabe. Era berean errenta aitorpena internetez be egin ahalko da Errenta Bizkaia web atariaren bitartez. Azkenik telefonoz egiteko aukerea be badago honako zenbakira deituta 94 608 30 00

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00