200 lagun ingururen artean egin dira saskiak

16.000 saski eta 230.000 euro

Errigoraren azken kanpainea onenetarikoa izan da

Errigoraren neguko kanpainea / Bizkaia Irratia

Errigoraren Puzka kanpainaren azken edizinoak, 2024. urteko negukoak, orain arteko onenetarikoa izan da. Urriaren 14an Bilbon emon jakon hasierea hamaikagarren kanpaineari. Bilboko euskaltzaleek auzolan erraldoira batzeko deia egin eben. Zemendiaren 14ra bitarteko kanpainea izan da. 16.000 saski egin dira eta 230.000 euro baino gehiago batu dabez. Gogoratu diru hau Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari bideratzen jakola.

200 lagun saskiak egiten

Aintzane Ariztegik gogoratu dauanez, Errigoraren komunidadea bolondresek, ekoizleek eta kontsumitzaileek osotzen dabe. Neguko kanpaina honen barruan, zemendiaren 9an, 200 lagun baino gehiago batu ziran Ablitasen 4000 saski berde egiteko. Guztira, aipatu dogunez hamasei mila saski egin dira azken kanpaina honetan. Batzen dan dirua Ager zonaldeko euskalgintzara bideratuko da. AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia alkarteen artean bananduko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00