ESK sindikatuak 112 zerbizuan eta anbulantzia medikalizauetan uda honetako egoerea txarra dala salatu dau. Mediku falteak eragiten dau, antza, zerbitzu horreetan be. Dagozanak lanez gainezka dagoz, baina askotan zerbitzuok mediku barik egoten dira. Honek ondorio larriak ei daukaz herritarren artean, eta kasu askotan babes barik izten ei ditu. Kasu askotan asko itxaron behar dabe anbulantzia medikalizauak ailegetako. ESK sindikatuko Ander Arregi izan dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.