Neil Leyshon idazle ingelesaren lana egokitu dabe

Tanttaka Konpainiak Arriagan estreinauko dau antzezlana

‘Esnearen Kolorekoa’, domekatik ikusgai

Tanttaka konpainiak “Esnearen Kolorekoa” antzezlana estreinauko dau domekan Bilboko Arriaga antzokian.
Neil Leyshon idazle britaniarrak izenburu berberagaz kaleratutako liburuaren antzerki-egokitzapena da. Leyshon bera eta zuzendari lanetan aritzen dan Fernando Bernuesen artekoa da egokitzapena. Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz aktoreak arituko dira antzezlanean. Olivaresek esan deusku erronka handia izan dala eleberria antzerkira egokitzea baina polita era berean. Lan honetan parte hartzea, ohorea dala be esan deusku.

Istorioa

Esnearen Kolorekoa” eleberria, urteko liburu izendatu eban Madrilgo liburu saltzailen gremioak 2014. Urtean eta Frantzian, Femina sarirako proposatu eben. Hemeretzigarren mendearen amaierako Inglaterran kokatzen da istorioa. Mary izeneko neska da protagonistea. Aitziber Garmendia izango da Mary. Esnearen koloreko ulea dauka eta jaiotzetik arazo fisikoa dauka hanka baten. Bikarioaren emaztea zaintzeko lana egitera behartzen dabe eta haren etxean ikasten dau irakurtzen eta idazten. Horrek bere istorioa kontatzeko ahalmena emongo deutso, istorio gogorra, nahiz eta Aitziber Garmendia aktoreak umore ikutua emon bere interpretazinoari. Antzezlan honetan, Aitziber Garmendiak eta Jose Ramon Soroizek pertsonai bakarra daukie eta gainontzeko aktoreek bat baino gehiago. Jantziek eta ezenografiak garrantzi handia daukiela esan behar. Ikerne Gimenezena izan da jantzien ardurea eta Fernando Bernusena da ezenografia.

Euskal Herrian zehar eskeini

Bilboko Arriaga antzokian, domekan izango da euskerazko estreinaldia iluntzeko zazpiretan. Abenduaren 5 eta 6an barriz “Del Color de la Leche” izenagaz gaztelaniazko estreinaldia izango da leku berean. Handik aurrera, urtarrilean, Amorebieta-Etxanon eta Igorren izango dira. Zezeilean barriz, Leioan eta Getxon. Euskal Herrian zehar eskaintzeaz gain, datorren urteko apirilean Madrilen be eskeiniko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular