Juan del Arco: "Espondilitis ankilosatzailea hanturazko gaixotasun kronikoa da"

Juan del Arco geure botikariak ezohiko gaixotasun honen inguruko xehetasunak emon deuskuz

Espondilitis ankilosatzailearen munduko eguna izaten da maiatzeko lehen zapatua

Espondilitis ankilosatzailearen munduko eguna izaten da maiatzeko lehen zapatua. Horren harira, espondilitis ankilosatzailearen inguruan egin dogu berba Juan del Arco geure botikariagaz Bizkaia Irratiko Farmazia tartean. Izan be, ezohiko hanturazko gaixotasun kroniko baten aurrean gagoz.

Gaixotasunak artikulazinoak zurrundu egiten ditu. Gehienetan bizkarrezurreko ornoei eragiten deutse, gainerako artikulazioetan agertzeko arriskua egon arren. Gaixoak gizonezkoak dira normalean eta nahiko gazteak diranean agertzen jake, 20 eta 40 urteen artean.

Sintomei jagokenez, ziklikoa dan gerriko mina da sintomarik ohikoena. Edozelan be, gehiago dagoz: bizkarrezurreko mina, zurruntasuna, begietako hantura, bihotzeko arazoak, etab. Espondilitis ankilosatzaileari aurre egiteko antiinflamatorioak eta kortikoideak erabilten dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00