Urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dabez, besteak beste, erakusketa ibiltari bat

Eider Hormaetxea Etorkintzako adikzinoak prebenitzeko zerbitzuko koordinatzaileak alkargoak egiten dauan beharra azaldu deusku

Etorkintza Alkargoak 40 urte bete ditu

Erakusketa ibiltaria dagoeneko martxan da Bilbon / Etorkintza Alkargoa

Etorkintza Alkargoak 40 urte bete ditu. Horren harira, Eider Hormaetxea Etorkintzako adikzinoak prebenitzeko zerbitzuko koordinatzaileagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioan, alkargoak egiten dauan beharra zein dan ezagutzeko.

Etorkintza 1984an sortu zan mendekotasunen arazoari erantzuteko; zehazki, garai hartan heroinaren kontsumoa Euskadiko gizartean eragiten ari zan inpaktuari. Halanda be, denporaren poderioz, jorratutako eremuak zabaldu ditu Etorkintzak, adikzino barriak sortu dira-eta. Gaur egun, alkargoak prebentzinozko, laguntzazko eta gizarteratzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, mendekotasunen, osasun mentalaren eta gizarte-zaurgarritasunaren esparruetan.

Eratu zanetik 40 urte igaro diranean, Etorkintzak Bizkaiko 24 udalerritan egiten dau behar gaur egun. Ganera, ibilbide luze honetan 200.000 pertsonak inguru jaso dabe alkargoaren laguntza.

Jarduera ugari urteurrena ospatzeko

Sei hilabetetan zehar, Etorkintzak bere 40. urteurrena ospatuko dau. Horren harira, hainbat jarduera antolatu dabez, besteak beste, erakusketa ibiltari bat, alkarrizketa hitzaldi ziklo bat, kontzertu bat eta sektoreen topaketak. Erakusketa ibiltariari jagokonez, dagoeneko martxan da Bilbon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular