Etxebarriko industriaguneaz, euskerearen erabileraz eta landa eremuaz berbaz Jesus Iriondo alkateagaz

Etxebarriko baserrietan abelburu ugari dagoz Jesus Iriondo alkateak esan deuskunez

“Etxebarritarrentzat San Andres jaiak oso herrikoiak dira”

Jesus Iriondo (Etxebarriko alkatea) / Bizkaia Irratia

Zemendiaren 30a egun berezia izaten da Lea Artibai eskualdean dagoan herri txiki honetako bizilagunentzat. Etxebarrian pandemiak eragindako etenaren ostean gaur San Andres egunari behar dan moduan ekin deutse. Mezea, otorduak, jokoak, erromeria… egon dira programauta eta gaurkoan Herriz Herri saioa handik egin dogu.

Jesus Iriondo alkateak azaldu deusku oso jai herrikoia dala eta auzokide ugarik hartzen dabela parte. 790 biztanle daukazan udalerri txikiko auzokide gehienak jaira batzen dira. Jubiladuen alkarteko kide bat eta udal brigadako behargin bat be eduki doguz berbaz eta gogotsu egozala azaldu deuskue.

Ekonomiari jagokonean Etxebarrian industria eta landa eremua buztartzen dira. Industriagunea indartsu dagoala azaldu deusku Iriondok eta landa eremuari jagokonean baserriek nekazal produktuak eta abereak ustiatzen dabezala gaineratu dau. Euskerearen erabilereari begira arnasgunea izan arren kanpotik bizilagun barriak joan izanak hizkuntza ohituretan eragin deutsela onartu dau alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular