Zornotzarra herriko taldean dabil jokatzen luzaroan elite mailan lehiatu ostean

Amorebietak gogotsu ekingo deutso kopako lehen kanporaketeari, ligan etxetik kanpo irabazi ostean

Etxeita: “Egunerokoagaz disfrutetan nabil etorkizunera lar begiratu barik”

Xabi Etxeitak urte asko emon dauz futbolaren eliteko mailetan. Zornotzarrak Athleticen, Elxen, Huescan, Getafen edota Eibarren jokatu dau. Aurten, ostera, herriko taldearen deia jaso eta etxera itzultzea erabagi dau. Gustora dabil Haritz Mujikaren aginduetara. Hogeta hamabost urte daukaz eta badaki laster amaitu egingo dala bere ibilbidea futbolean. Edozelan be, ez dau etorkizunera gehiegi begiratu gura eta disfrutau egin gura dau eguneroko entrenamenduetan eta partiduetan.

Amorebieta talde barria da, mailea galdu ostean plantilea goitik behera aldatu ebelako maila barriari aurre egiteko. Jokalari gazteak dira nagusi Haritz Mujikak zuzentzen dauen giza-taldean. Xabi Etxeita taldeko beteranoa da eta gustora dabil gazte artean.

Urdinek etxetik kanpoko lehenengo garaipena eskuratu eben azken jardunaldian Cornellaren zelaian eta hiru puntu horreei esker jauzia emon dabe sailkapenean. Ligea alde batera itxi eta kopa txapelketeari ekingo deutsoe datorren astegoienean Saguntinoren zelaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular