Ontzi bakotxak bere kuotea kudeatu ezkero bokarta hobeto salduko litzatekeela dino

Bizkaiko kofradietako presidentea baikor agertu da 2023ko arrantza kanpainari begira

Eusebio Aranzamendi: “Antxoaren kuota banatzea lortu behar dogu”

Eusebio Aranzamendi Ondarroako portuan / Bizkaia Irratia

Eusebio Aranzamendi, Ondarroako kofradiako eta Bizkaiko kofradietako presidenteagaz egin dogu berba Kresala tartean, 2022 urteak emon dauena eta 2023rako aurreikuspenak aztertzeko. Urte honetan aurreko urtean baino arrain gehiago jaso dau Ondarroako portuak. Orokorrean, Berdelaren, bokartaren eta hegaluzearen kanpainak onak izan dira eta arrainak enkantean euki dauen prezioak aurreko urtean baino handiagoak izan dira. Beraz, 2002 urtea positiboa izan dala esan geinke, gasoilaren prezioak euki dauen gorakadak eragindako kaltea ahaztu barik.

Historikoki Ondarroakoa izan da antxoa gehien jaso dauen portua Kantauriko kostaldean. Azken urteetan, ostera, kofradian saldutako kopuruak beherakadea euki dau, bokart handia mendebaldetik arrantzatu eta Kantabria eta Asturiasko portuetan saldu dabelako. Eusebio Aranzamendiren ustetan, oso garrantzitsua izango litzateke Espainiako floteari jagokon kuotea ontzien artean banatzea. Era horretan, ontzi bakotxak erabagiko leuke zelan kudeatu bere arrantza aukerak eta arraina hobeto salduko litzateke.

Datorren urteari begiratuta, euskal baxura flotako arantzaleek handitu egin ditue arrantza aukerak. Berdel eta antxoa gehiago arrantzatu ahal izango dabe eta hegaluzearen kasuan ez da aldaketarik izan urteko harrapaketa mugan eta igaz beste harrapatzeko aukerea eukiko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular