Bajurako euskal flotak 22.361 tona hegaluze arrantzatzeko aukerea eukiko dau datorren urtean, ICCATek (Atlantikoko Atuna Kontserbetako Nazioarteko Batzordea) hartutako erabagiaren ondoren. Urteko harrapaketa mugea % 23 handitzeko erabagia hartu dau batzordeak, hegaluze stock-ak dauen egoera ona dala eta. Halanda ze, 2024-26 hirurtekorako topea 47.251 tn-koa izango da, aurten baino 10.000 tona gehiago.
Datozen hiru urteetan hegaluzea arrantzetako aukerak 4.000 tona baino gehiago hazi diranez, euskal arrantzaleek nasaitasun handiagoz aurre egin ahal izango deutsoe. Izan be, azken urteetan Kantauriko bajurako flotak hegaluzearen kosterea eten egin behar izan eban abuztuaren erdikaldean, urteko kuota agortu ondoren.
Bestalde, hegalaburrari jagokonez, Espainiako banderapean arrantzatzen daben ontzientzako kuoteak 691 tonako igoerea eukiko dau datorren urtean, espeziearen errekuperazinoa sendotu egin dalako azken urteetan egindako kudeaketa planen ondorioz.
Eusebio Aranzamendi, Bizkaiko baxura kofradietako presidenteagaz egin dogu berba Kresala tartean