Lekeitioko Azkue Ikastolako gurasoak “Eusfamilia” programea martxan jarri dabe. Umeen artean gero eta erdera gehiago egiten dala ikusi dabe eta zeozer egin behar zala pentsau eben. Familiako txikienak euskeraz egunero eta familian bizi ahal izateko astebetez ume erdaldunak famili euskaldunetan egotea proposatu dabe. Aste betez eta 24 orduz euskeraz bizitea. Ibon Goitiak bertako zuzendariak proiektuaren nondik norakoak zehaztu deuskuz.