Euskal Herri osoko 125 gaztek eta 30 helduk osotzen dabe

31 egunetan 400 kilometro baino gehiago oinez egingo dabez

EuskarAbenturaren espedizinoa Mauletik Getxorako bidean

Espedizinoko gazteak / Bizkaia Irratia

Maulen hasi zan EuskarAbentura 2023, laugarren espedizino honetan 125 gaztek eta 30 helduk parte hartzen dabe. Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira parte hartzen daben gazteak. Gehiengoa bizkaitarra da, 45 gazte , gipuzkoarrak 30 dira, Nafarroatik 26 etorri dira, Arabatik 12, Lapurditik 5 , Behe-Nafarroatik 3 eta Zuberoatik eta diasporatik bina. Emakumezkoak gehiago dira (72) gizonezkoak baino (52).

32 herri zeharkatuko dabez, guztira 400 kilometro oinez . Euskal Herrian zehar, euskararen erabilera bultzatuz eta kultura, osasuna, ekologia eta parekidetasuna balore modura indartuz. Ander Egiluz Komunikazino arduraduna izan da Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude