Patxi Zubizarreta idazleak "Sakonean itsasoa ikusten da" liburua aurkeztu deusku

Miangolarra Gorostiaga familiaren historia kontau dau Patxi Zubizarretak Txalapartak argitaratutako lanean

Euskadiko eta estaduko haur eta gazte literatura sariduna Irakurrieran

Liburuaren azala eta barruko argazki batzuk. / Txalaparta

Patxi Zubizarreta Dorronsoro aurten zorioneko dago. Denbora gitxian, literatura arloko sari potolo bi eskuratu ditu: irailean Estatuko haur literatura saria irabazi eban eta urrian Euskadi Literatura saria haur eta gazte literatura kategorian. Bietan “Zerria” izeneko lana aintzatetsi dabe. Idazle saritua izan da Irakurrieran irratsaioan, baina beste liburu bat besapean ekarri dau: “Sakonean, itsasoa ikusten da Miangolarratarren uberan”.

Miangolarra Gorostiaga familiaren historia kontatzen da alkarrizketetan oinarritutako narrazioa lagun daukala. Federiko Krutwigen Vasconia (1962) lana edota Herri Gogoa diskoetxearen (1967-1981) atzean egondako familiaz gehiago jakiteko aukera dago Txalapartak argitaratutako liburuan. Patxi Zubizarretak, Irakurrieran irratsaioko barriketaldia janzteko Antton Valverde izenagaz 1975. Urtean Herri Gogoa diskoetxeak argitaratutako diskoa aukeratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular