Bisitarien kopurua gehitu da txapelketea irabazita

Euskadiko patata tortilla onena egiten dau Bilboko tabernak

Euskadiko txapelketea irabazita, Espainiakoan izango da Txintxirri tabernea

Txintxirri tabernako ordezkariak saria jasotzen / Bizkaia Irratia

Bilboko Txintxirri tabernak, Espaniako patata tortilla lehiaketan hartuko dau parte Euskadiko txapelketea irabazita. Pozik hartu dabe saria Txintxirrin. Txapelketea irabazi ostean, batez be, aurreko astean, jente gehiago hurreratu da eurenera. Andoni Ibarguren, Txintxirri tabernako sukaldaria eta ugazabetariko bat da eta esan deuskunez, euren tabernea txikia da eta laster betetan da. Txintxirrin, patata tortilla tradizionala egiteaz gain, pikantea daroana be egiten dabe. Egunean 40-50 tortilla egitetik 80tik gora egitera igaro dira Euskadiko txapelketea irabazita. Esponta patatea eta arrautza kanperoak erabiltzen dabez tortillak egiteko. Ibargurenek dino ez dagoala sekreturik. Hori bai, eurenak ez dira oso sikuak. Euskadiko txapelketea irabazita, orain, Espainiako lehiaketan hartuko dau parte Txintxirrik. Ibargurenek dino, lehia gogorra izango dala baina ahalegina egingo dabela saria eskuratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00