Zapatuan osasun publikoaren aldeko manfestazinoa egingo dabe Bilbon

"Osasun sistemak %100ean publikoa izan behar dau" esan dau Mireia Saizek

Euskadin 400 logopeda dagoz, 10 baino ez Osasun Publikoan

Mireia Saiz / Bizkaia Irratia

“Osakidetza pribatizazinoaren bidea hartzen dabil eta osasunagaz lotutako diru publikoa asko eremu pribadura bideratzen dabilz” salatu dau Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako Mireia Saizek. Joera horretan azpikontratazinoak, pazienteen bideratzeak… dagozala eta  hori kalterako dala esan dau Saizek gaur “Goizeko Izarretan”. Osasungintza publikoan murrizketak dagoz eta hori osasungintza pribaduaren mesederako dala gaineratu dau.

“Logopedia zerbitzuan 200 egunetik gorako itxaron-zerrendak dagoz, pazienteak osasun-zentro pribaduetara bideratzen dabez. EAEn 400 logopeda inguru dagoz, 11 baino ez Osakidetzan. Zelan da posible?” azaldu dau Mireia Saizek.

Osasun Publikoaren Aldeko Plataformaren arabera Lehen Arretan garbitzaileak, administrariak, erizainak eta medikuak zaindu behar dira. “Lehen Arretak Osakidetzaren ardatza izan behar dau” gaineratu dau Saizek. Egoerea bideratzeko eta Osakidetzan publikoak pisu handiagoa euki dagian herri mailan sortutako plataforma guztiek azaroaren 11an manifestazino bana egingo dabe EAEko hiru uriburuetan. Bilbokoak Jesuen Bihotzetik urtengo dau erguerdiko 12:00etan. Plataforma nagusian besteak beste Sestao, Erandio, Durango edo Larrabetzun sortutako taldeek bat egin dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular