Gaindegia behatoki sozioekonomikoak 20 urte bete dauz eta bizibarritua dator, 2023ko txostena aurkeztu dabe eta bi hamarkadatan Euskal Herriko demografia, ekonomia edo gizartea aztertzen ibili izan diranei omenaldia be egin deutsie.
Migrazinoari jagokonean, Euskal Herriko hamar biztanletik zazpi bertokoak dira eta 3 kanpotik etorritakoak. Espainia, Frantzia, Maroko, Kolonbia eta Ekuador dira migratzaile gehienen jatorria. Migrazinoaren ondorioz azken 20 urteetan Euskal Herrian populazinoa %9,5 hazi da. Euskal Herriak 3 milioi biztanle baino gehiago daukaz. Islandiak, Letoniak, Estoniak, Maltak, Lituaniak edo Armeniak baino gehiago. Estadu bat bihurtzeko, populazino aldetik behintzat, oztoporik ez jakola igerten esan deusku Xabier Oleagak (Gaindegia).
Formazinoari jagokonean, 25 eta 64 urte bitartekoen Europako populazinorik prestatuenetariko bat dago Euskal Herrian. Gaindegia behatokiko Xabier Oleagagaz ekonomiaz, euskerearen egoeraz eta euskal gizarteak daukazan erronkei buruz be berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.