Abadiñokoaz gainera, 14 lasterketa gehiago dagoz baieztatuta

Oier Letamendia (Euskal Kopa): "Goitibeheren zaletasuna hazten dabil"

Euskal Herriko Goitibeheren liga Abadiñon hasi da

Goitibeherak / Euskal Kopa / BIZKAIA IRRATIA

Euskal Herriko Goitibeheren liga hasiko da bihar Abadiñon. Baina ez hori bakarrik. Euskal Inertzia kopea be bihar hasiko da, Gazteluko jaitsierea puntuagarria izango dalako. Arratsaldeko 16:00 etan izango da da eta gitxienez 3 ordu iraungo dau.  Minimo hiru jaitziera egongo dira. Lehenengoa entrenamentukoa, eta gero ofizialak 17:00etan eta 18: 00etan. Horren ostean, 19: 00etan sariak bananduko dira.

Txapelketan 5 kategoria desbardinak dagoz eta 1 librea, inor kanpoan ez geratzeko helburuagaz. Izen-emoteak eguaztenean itxi ziran eta 36 parte-hartzaile dagoz izena emonda. Goitiberak inertziako kirolik zaharrena dira.  Norabidea eta balaztak dabezan 3 edo 4 gurpileko ibilgailuetan mendateak jaistea da helburua, inolako propultsinorik barik. Oier Letamendi, Euskal Kopako antolatzailea da eta jardunaldiari buruz zehaztasun gehiago emon deusku. 

Abadiñokoaz gainera, 14 lasterketa gehiago dagoz baieztatuta. Diman, Erandion edo Sopuertan, besteak beste.  Horretaz aparte, gehiago aterako dira hurrengo hilabeteetan. Helburua, goitibehera lasterketa,jenteari zabaltzea da, kirola ez galtzeko. Letamendik jentea animau dau ikustera, jardunaldia oso ikusgarria izango dalako eta ikusle gisa be asko gozetan dalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00