"Euskal kulturea mantendu behar da"

Irati Astondoa azaroaren 13an Aizkolari Txapelketa Nagusian izango da

“Euskal kulturea mantendu behar da”

Irati Astondoa / Wikipedia

Azaroaren 13an, Bilbao Arena Aizkolari Txapelketa Nagusiaren ezsenatokia bihurtuko da 12:00etatik aurrera. Txapelketa honetan, gizonezkoen mailako sei aizkolari onenak eta emakumezkoen mailako hiru onenak lehiatuko dira; Nerea Arruti, Irati Astondoa eta Uxua Ansorregi dira emakumezkoetan, eta Ugaitz Mugarza, Julen Alberdi, Ibai Soroa, Mikel Larrañaga, Txomin Arzaloa eta Eneko Otaño gizonezkoetan. Euskal kultureari ikusgarritasuna emotea da helburuetariko bat, eta horretarako azaroaren 13an SuperBowl antzeko ekitaldi bat sortu gura dabe antolatzaileek, ekintzaz beteta publiko guztientzat.

Irati Astondoak azaldu deuskunez, urte osoan zehar astebururo erakustaldiak egiten dabez plazaz plaza, eta astean zehar egindako entrenamenduei gehituta, txapelketara prest doaz. SuperBowl antzeko eguna bihurtzearen harira, Astondoak aitortu deusku garrantsitzuena euskal kultura mantentzea dala, aldaketekaz, baina ez gehiegi.

Kulturea, musikea eta Herri Kirol festibala

Egun hau girotzeko, Zetak, Süne (Josune Arakistain) eta Zea Mays bezalako artista ospetsuek hartuko dute parte , eta hainbat lehiaketatan parte hartuko dute, kultura bultzatzeko, ikusgarritasun handiagoa emateko eta herri kiroletara jende gehiago erakartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular