Plateruenan ikusgai maiatzaren 15era bitartean

Euskararen Herri Hizkeraren Atlasa da abiapuntua

“Euskara Ibiltaria” erakusketa interaktiboa Durangon

"Euskara Ibiltaria" erakusketea Durangon / Bizkaia Irratia

Euskara Ibiltaria” erakusketa interaktiboa ikus daiteke egunotan Durangoko Plateruenan. Euskaltzaindiak eta Durangoko Udalak aurkeztu dabe. Euskararen Herri Hizkeraren Atlasa da abiapuntua. Euskerearen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea da helburu nagusia. Euskaltzaindiak, era honetara, gizarteari itzuli nahi deutso atlasa egiteko euskal gizartearengandik jaso dauan jakituria guztia.

Bost atal

Euskara Ibiltaria” erakusketeak bost atal daukaz; Tokiak, Materialak, Argia eta Soinua, Natura eta Bizitza. Atal bakotxean Atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da. Bisitariak, era bisualean ikusi ahal izango dauz aldaera desbardinak. Horrez gain, animazinoak eta entzungaien moduko tresnak erabiltzen dabez herri hizkeren aberastasuna erakusteko. Zentzumenei eragiten deutsen erakusketea be bada. Entzun egin daiteke, ikutu daiteke, dastatu eta usaindu. Bisitariak, euskerearen aberastsunaz ohartzeaz gain, hizkuntza-atlas bat zer dan ikusteko aukerea izango dau.

Bisita Gidatuak

Euskera Ibiltaria” erakusketea eguenetan, barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik Plateruenan. Eguen eta barikuetan arratsaldeko bostetatik zazpiretara eta zapatuetan goizeko hamar ta erdietatik ordubat eta erdietara. Horrez gain, doako bisita gidatuak be antolatu dira. Maiatzaren 3an eta 9an izango dira hurrengoak arratsaldeko seiretan. Gura daben guztiek Durangoko turismo bulegoan emon beharko dabe izena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular