EMYA 2025 sarietarako be izendapena jaso dau

Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusia izan da ekitaldian

Euskeraren Etxeak saria jaso dau Estrasburgon

Euskeraren Etxea / Bizkaia Irratia

Euskeraren Etxeak saria jaso dau Estrasburgon. Europako Kontseiluaren asanblea parlamentarioaren kultura batzordeak 2025. urteko museorik onena izendatu dau Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskeraren Etxea. Aipatu behar, era berean, EMYA 2025 sarietarako be izendapena jaso dauala. Honen emaitzea, maiatzean jakingo da. Estrasburgon izan dira saria jasotzen, Iurdana Acasuso, Euskeraren Etxeko zuzendaria, Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko euskera, kultura eta kirol diputadua eta Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia. Azken honek esan deuskunez euskerea bera balioan jarriko dauan errekonozimendua da honakoa.

Museoen zeregina Europako demokratizazinoan

Museo txikia da Euskeraren Etxea baina hizkuntzaren alde lan handia egiten dauana. Europako Kontseiluak 1977. urtetik emoten dau honako sari hau. Europako kultur ondarearen aldeko lana saritzen da. Igaz, Poloniako Sibyr museoak jaso eban, 2023an Danimarkako Beharginen Museoak eta 2022an Irlandako Nano Nagel Place museoak, Cork urian dagoanak. Elixabete Etxanobek, saria jaso ostean, Kulturea, Zientzia eta Hezkuntza batzordean hartu dau parte. Museoek Europako demokratizazinoan daukien zeregina edo paperaren ganeko eztabaidea egin da bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00