EHUko matrikularen prezioa aztertzeko eskatuko deutso Eva Ferreira errektoregaiak Jaurlaritzari. Gaur egungo errektorea barriro aurkeztuko da kargu horretarako zemendiaren 26ko hauteskundeetara. Ferreirak asmo handiko gobernu-programea aurkeztu dau ia 300 neurri batu dauz bertan.
Osasuna eta hezkuntza buztartzen dauzen katedra barria, irakasleek lan egutegiaren eguneratzea (oporrak abuztura mugatu barik), liburutegien eta ikaslgelen ordutegi malguagoa… Honeek proposamenetariko batzuk. Era berean, Eva Ferreirak Eusko Jaurlaritzari matrikulen prezioa aztertzeko eskatuko deutso. Parte hartzea bultzatzeko parte hartzearen pasaportea iragarri dau EHUko gaur egungo errektoreak.
Ferreiraren taldeak aurkeztutako neurrien zerrendea aztertu dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Barakaldoko irakaslearen taldean Gorka Moreno, Agustin Erkizia, Beronika Azpillaga edo Fernando Tapia bezalako izen ezagunak agertzen dira. Finantziazinoari jagokonean, EHUren finantziazinoa BPGren %1era igoteko eskatuko dau Eva Ferrirak. “Hazkunde hori talentua erakarteko eta ikertzaile gazteen lan baldintzak hobetzeko ezinbestekoa da” adierazo dau EHUko errektore izateko hautagaiak.