Iraia Iturregik dino gol aukerak saretaratzea erabakigarria izango dala zapatuko partiduan

Aurreko denporaldiko ligan partidu guztiak irabazi ebazan Bartzelonaren aurka jokatuko dau zapatuan Lezaman 17:45etan

“Ez dogu amore emongo aurrean Bartzelona euki arren”

Denporaldiko partidurik gatxenetakoa jokatuko dau zapatuan Athleticek Bartzelonaren aurka Lezaman 17:45 etatik aurrera. Bartzelona Europako talderik indartsuenetakoa da eta azken hiru denporaldietan partidu bi baino ez ditu galdu eta biak Txapeldunen Ligan. Azken denporaldian, Katalunyako taldeak irabazi egin ebazan Espainiako Ligan jokatutako hogeta hamar partiduak. Datu horreek garbi erakusten dabe zuri-gorriek partidu benetan gatxa daukiela zapatuan Lezaman. Edozelan be, Iraia Iturregi entrenatzaileak ez dau amore emoten eta uste dau bere taldeak eukiko dauzen aukerak baliatzen badauz ezustekoa emon leikela.

Azken jardunaldi bietan galtzaile izatetik dator Athletic. Galdu egin eban Levanteren zelaian eta Real Madridek hiru puntuak eroan ebazan Lezamatik. Iturregik, ostera, oso ondo ikusten dau bere taldea eta garbi dauka maila ona emon ebala galdutako partidu bietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular