Ardo dastaketen antzera, ezti dastaketa saioek euren erritual propioa daukie

Iñaki Gonzalo Laurodogoitiak badaki zergaitik Bizkaian kolore iluneko eztiak gustetan jakuzan

Ezti dastaketa egingo dabe Elorrion

Ezti potea / Nicolagiordano (Pixabay)

Iñaki Gonzalo Laudorogoitiak erlezaintzari buruzko hitzaldi eta tailer asko emoten dauz. Saioak beti ezti dastaketa txiki bategaz amaitzeko ohiturea dauka. Baina, oraingoan, Elorrioko Udalaren enkarguz, tailerra bera dastaketan oinarrituko da dana. Ezti ezberdinak ezagutu eta eztia zelan dastatu ikastekoa aukerea izango da. Ikastaroa martiaren 21ean, arratsaldez, izango da Iturri Kultur Etxean. Interesa daukanak, martiaren 10 orduko emon behar dau izena. 18 urtetik gorakoei zuzendutako saioa izango da eta 15 euroko prezioa dauka.

Ardo dastaketek lez, eztiaren kasuan be erritual berezia izaten da. Koloreagaz hasi eta usaina, zaporea eta testura aztertzen dira ezti dastaketa saio baten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00