"Udalerri baten alkate batek botorik gehien eukitea, batzutan, ez da nahikoa alkatetza hori mantentzeko" aitatu dau Arrietak

"Pedro Sanchez bera da une honetan PSOE berpiztu leiken bakarra" zehaztu dau DUko politologoak

Felix Arrieta: “U23ko hauteskundeetan sozialistek aukera bat eukiko dabe”

Felix Arrieta / Bizkaia Irratia

Domekako hauteskundeen emaitzak ezagututa, hauteskundeak aurreratzeko erabagiagaz, sozialistek aukera bat izan leikie. Udal eta Foru hauteskundeetan popularrek ia 600 mila botoko aldea atara deutse sozialistei. Hala ere, hauteskundeak aurreratuta, sozialistek aukerea dauke horreri bueltea emoteko Felix Arrieta politologoaren eritxian.

Pedro Sanchezen jokaldiaren atzean egon daitekenaz itaunduta Arrietak gogoeta egin deusku gaur Goizeko Izarretan. Sozialisten hautagai egokiena momentu honetan Pedro Sanchez bera dala uste dau Felix Arrietak. Berpizteko gaitasuna dauka Sanchezek Arrietaren eritxian eta Sanchezen hautagaitzaren inguruan bere ustez, ez dago zalantzarik.

Garagarrilaren 23ko hauteskundeei begira, EHBildu ziklo positibo baten atarian egon leikela uste dau Felix Arrieta politologoak. Eusko Alderdi Jeltzaleari barriz, hauteskundeen aurrerapenak ez deutso mesederik egingo
Arrietaren eretxian, euskal taldearen lidergoa nork hartuko dauen argitzeko leiha egon daitekela gaineratu dau.

Domekako hauteskundeetan argi dago abstentzinoak kalte handia egin deutsola EAJri. Jeltzaleen beherakadea nabarmena izan da, eta hori aztertu egin beharko dabe. Estrategia berpentsatu eta belaunaldi barriakaz konektetako hausnartu beharko dabela azaldu dau politologo donostiarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular