Imanol Otaegi Etxepare Institutuko Euskal Kultura Sustatzeko eta Zabaltzeko zuzendariak egutegia azaldu deusku

Flandriar eta euskal kulturek bat egingo dabe Flandria-Euskadi egitasmoaren barruan

‘Flandria-Euskadi’ kultur trukerako egitasmoak hainbat jarduerea eskainiko dauz

Flandria-Euskadi ekitaldia / Irekia

Etxepare Euskal Institutuak ‘Vlaanderen-Baskenland’ edo ‘Flandria-Euskadi’ kultur trukerako egitasmoa aurkeztu dau. Aurten eta 2024. urtean arte eszeniko, musika, arte plastiko eta bisual, literatura eta beste hainbat alorretan gauzatuko da kultur programea.

Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroan egindako agerraldian egon dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeroale eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Jan Jambon Flandriako ministro-presidentea (bideo bidez), Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusia eta Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendari nagusia.

Joan-etorriko egitasmo honek helburu bikotxa daukala azaldu dabe. Batetik, kultur eragileak alkartzea, esperimentatzea eta alkarrengandik ikastea. Eta bestetik, lurralde bietako sorkuntzearen kalidadea eta izaera barritzailea plazaratzeko kultur proposamen zehatzak lankidetzan garatzea.

Gaur Lau Haizetara saioan Imanol Otaegi izan dogu, Flandria-Euskadi egitasmoaz berba egiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular