Iurretako mendi taldeak urtero zabalten dau 30 mendiko zerrenda bat

Bazkide zein bazkide ez diran adin tarte guztietako mendizaleek hartu leikie parte

Foratata, Bizkargi edo Kakueta gailurrak Zaldai Mendi Taldearen 2023ko erronken artean

Foratata mendia (Sallent de Gallego) / Escapadarural.com

Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi desbardinak ezagutzea da helburua. Erronkan bazkide zein beste adin tarte guztietako mendizaleek hartu leikie parte.

0-5 urte arteko umeek gitxienez hiru herrialdetako bost mendi igon behar dabez. Kasu honetan, aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko beste edozein mendik be balioko dau. 10-18 urte artekoek gitxienez hiru herrialdetako bost mendi eta 18 urtetik gorakoek gitxienez bost herrialdetako hamar mendi igon behar dabez. Zaldai mendiaren taldearen webgunean  jarritako galdetegian emon daiteke izena parte hartzeko. 

Aurten, Serantes, Errialtabaso, Bizkargi eta Pico de la Cruz eta Gatzarrieta dira Bizkaian Igo daitezkeen mendiak. Erronka amaitzea lortzen daben guztiek sari bat jasotzen dabe. 2022ko erronka egin dabenei autortza ekitaldia egingo deutsie urtarrilaren amaieran. Erlantz Zaldunbide, Zaldai Mendi Taldeko kidea izan dogu azalpenak emoten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular