Zelanda musika taldeak debuteko diskoa kaleratu dau, 'Zelanda' (Baga-Biga)

Taldearen lehenengo diskoan emozinoa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira askotan azaltzen diran musika sentsazinoak

Fran Urias (Zelanda): “Hesian itxaroten dauanak ez dau hori aurkituko”

Orain urtebete pasatxo jaio zan Zelanda musika taldea, Fran Urias eta Bastida neba-arrebak batu ostean. 2021eko urtarrilean Hesian taldeak banatzea erabagi eban, baina Uriasek argi eukan beste proiektu bategaz hasi gura ebala. Abestiak sortzen segidu eban eta taldekide izandako Ane Bastida baxu-joleak baietza emon eutsan. Iñaki Bastida (bateria), Aneren neba be batu jaken eta ostean Iker Toral (kitarrea) eta Lander Anton (tekladuak).

2021eko irailean aurkeztu eben lehenengo kantua, ‘Amarena‘ eta ordutik hona “apurka-apurka” joan dirala esan deusku Fran Uriasek. Taldearen debuteko diskoa, ‘Zelanda’ diskoa (Baga-Biga), 2021eko udabarrian eta neguan grabau eben Eñaut Gaztañagagaz Zestoako Gaztain estudioetan. Zortzi abestiz osotutako lana da eta emozinoa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira diskoan azaltzen diran musika sentsazinoak. Pop-rock doinuak dira nagusi baina “ikutu modernoakaz”, Fran Uriasek gaineratu dauanez. Diskoak Olatz Salvador (‘Non geratu dira’) eta Ainhoa Arroitajauregiren (‘Nire errua’) kolaborazinoak izan dauz abotsetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular