3000 ertzainek “Ertzainka indarbidez” plataformea eratu dabe lan hitzarmen duin bat eskatzeko

Ertzainek 10 urte daroaz lan hitzarmenak gaurkotu barik eta lan hitzarmen duin bat eskatzen dabe

“Frantziako Tourra, arriskuan egon leiteke”

Ertzainak Manifestazinoan / Bizkaia Irratia

3000 ertzainek “Ertzainka indarbidez” plataformea eratu dabe lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Atzo, goizeko lehen orduetan Bilbon kaosa nagusitu zan, ertzainek protesta moduan antolatutako ibilgailuen karabanaren eraginez. Zirkulazinoak normaltasuna berreskuratu eban zenbait ordu geroago, eta haserre handia sortu zan gidarien artean.

Ez zan Bilbon bakarrik gertatu. Gasteizen eta Donostian be izan ziran mobilizazinoak. 10 urte daroaz lan hitzarmenak gaurkotu barik eta lan hitzarmen duin bat eskatzen dabe. Gaur mugimenduko kide anonimo bat izan dogu Bizkaia Irratian eta plataformea nortzuk osotzen daben azaldu deusku.

Aldarrikapenen artean soldata parekatzea eta formakuntza jarraia dira nagusiak. Horrez gain, materiala zaharkituta dagoala be salatzen dabe eta horrek Europar polizien atzetik geratzen dakarrela. Atzoko manifestazinoan, ertzainek “Frantziako Tourra” arriskuan egon daitekeela iñoen. Halanda be, hori ez gertatzeko, Sergurtasun Sailagaz akordio batera iristea itxaroten dabe. “Ez dogu gura tourra ez egitea. Espero dogu ordurako akordio batera iristea eta dana konponduta egotea”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular