Esther Lobato izan dabe gidari

Eszenan izeneko tailerrean hartu dabe parte

“Furias” antzezlana eskeiniko dabe Uribe Kostako emakumeek

"Furias" antzezlana / Bizkaia Irratia

Uribe Kostako emakumeak Furias antzezlanean arituko dira maiatzaren 25ean. Emakumeentzako jabekuntza eskolako antzerki tailerrean aritu diran emakumeak dira. Esther Lobato irakaslearen zuzendaritzapean ibili dira eta ikasitakoaren emaitza da Furias. Sopelako Kurtzio kultur etxean izango da lehen emonaldia iluntzeko zazpiretan.

Historiako emakumeak

Hamabi bat emakume ibili dira tailerrean. Sortu daben antzezlanean historiako emakumeak dira protagonista. Hecuba, Medusa, Eunice…eta Zeus moduko pertsonaiak beste begirada bategaz erakusten dira. Emakumeek garai baten bizitako tragedia erakutsiko dabe bertan. Sonia Huidobro da parte hartuko dauan emakumeetariko bat. Esan deuskunez oso esperientzia aberatsa izan da. Errepikatzeko asmoa azaldu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular