Iñaki Maruri aktoreak obraren nondik norakoak azaldu deuskuz

‘Urte berri off ¡Feliz 2025!’ antzezlana hilaren 25era arte egongo da, printzipioz, ikusgai Bilbon

Gabon Zaharra ospatuko dabe Sala BBKn Aste Nagusian

‘Urte berri off ¡Feliz 2025!’ antzezlanaren kartela / Sala BBK

2025 urteari ongi etorria emongo deutsie Sala BBKn ‘Urte berri off ¡Feliz 2025!’ antzezlanaren eskutik Bilboko Aste Nagusian zehar. Horren harira, Iñaki Maruri obraren aktore eta musika zuzendariagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioan. Maruri Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay kideekaz batera izango da oholtza gainean.

Marurik antzezlanaren nondik norakoak zeintzuk diran kontau deusku. Teknologia barriek agintzen daben gizarte honetan, adimen artifizial handienak Bilbo aukeratu dau munduko egoitza lez 2024 urteko amaierako gala berezia grabetako. Garai guztietako aurkezle karismatikoenetako lauk gidatuko dabe gala, eta ez dira faltako musika-emonaldiak, umorea eta sorpresak.

Zortzi emonaldi jaietan

Egutegiari jagokonez, domekatik domekara ikusi ahalko da obra: abuztuaren 18tik abuztuaren 25era. Beraz, zortzi emonaldi egingo dira Aste Nagusian zehar. Dana dala, Marurik esan deuskunez, baleiteke hilaren amaierara arte egotea ikusgai. Sarrerak Sala BBKren webgunean erosi ahal dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00