Kulturea funtsezkoa da pertsona guztien ongizate emozional eta sozialerako, eta ganera, gizarte egoera ahulean dagozan pertsonak eta familiak gizarteratzeko eta normalizatzeko modu bat da. Horretan datza Caritas Bizkaiaren Diapāson proiektua. Caritas Bizkaiatik kontzertu solidarioa antolatu dabe Gontzal Mendibilen eskutik. Emonaldia abenduaren 30ean (20:00) Gernika-Lumoko Lizeo antzokian izango da, eta Ugaoko Sarea abesbatzak eta Basauriko Koralak be parte hartuko dabe. Sarrerak 12 euroan salgai.
Zeanuriko musikariak Bizkaia Irratiko Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, batez be, San Juan Gurutzekoaren poema musikatuak interpretauko dauz Gernika-Lumoko kontzertu solidarioan. 2021. urtean Luis Baraiazarra itzultzaileak eta Gontzal Mendibilek alkarlanean egindako proiektua da honakoa. Baraiazarrak San Juan Gurutzekoaren XVI. mendeko poemak euskaratu ebazan eta Mendibilek musika jarri eutsen horietako hamahiruri Neugan bizi gabe biziz diskoan.