Erronkari bailaran, zabalik dago Larra-Belagua eskietan joan gura dabenentzat. Zemendiaren 23an egin zan Larra-Belaguan neguari ondo etorria emoteko ekitaldia. Makilak aldatu ebezan artzainek eta eskiatzaileek. Egunotan izandako eguraldiak edurra ekarri dau ingurura eta gabon honeetan edurra egongo dala esan deusku Julen Garjonek, Larra-Belaguako arduradunak. Horrek poztasun handia emoten deutsela esan deusku. Gogoratu behar, Larra-Belaguara eskiatzaileez gain, mendia gustoko dabenak be hurreratzen direla. Askok erraketak erabiliz paseo handiak emoten dabez.
Denboraldia
Urtarrilean eta zezeilean, hitzordu garrantzitsuak daukiez. Urtarrilaren 18an Snowrunning ekitaldiaren 9. edizinoa egingo da Larra-Belaguan. 400 kirolari baino gehiago itxaroten dabez. Zezeilean bitartean, zezeilaren 15 eta 16an, iraupen eskiaren euskal eta nafar txapelketak izango dira. Martian, barriz, Espainako iraupen eskiaren txapelketea egingo da. Kasu honetan 250 kirolari egotea aurreikusten dabe. Aurten, salneurriak garestitu dira. Gogoratu, zapatuetan doako autobus zerbitzua eskaintzen dala Iruñeatik Larra-Belaguara. Informazino guztia www.esquilarrabelagua.com web orrian.