Urte zaharrari agur esateko mahatsak jateko ohiturea 1909tik dator. Antza urte horretan uzta oso oparoa egon zan eta baten bati abenduaren 31an mahatsak jan behar zirala otu jakon. Gaizka Carazok eta bere gurasoek Getxo eta Leioa artean dagoan Bizarra fruta dendea kudeatzen dabe. “Guk hamabi mahatsak kopen barruan be eskaintzen doguz. 250 enkargu inguru egin deuskuez” azaldu deusku Carazok.
Erromoko fruta denda horretan hiru mahats mota saltzen dabez eta horreen artean hazi bakoak be badagoz. “Hazi bako mahatsen kiloa 6,80 euroan dogu salgai, hazidun mahatsen kiloa 5,95 euroan eta mahats baltzena 4,95 euroan” kontau deusku Leioako fruta-saltzaileak.
Adin txikikoak
Bost urtetik beherako umeek mahatsik ez jatea aholkatu dau Espainiako Otorrinoen eta Buruko Zirujauen Alkargoak. Gabonzaharretan mahatsak jateko ohiturea dago eta medikuen berbetan adintxikikoek honeek jatea arriskutsusa izan leiteke. Arazoa mahats zatiak saman ez aurrea ez atzera, hau da, traban geratzea izango litzateke.
Otorrinoek eta zirujauek dinoe mahatsen azala ta tamainuagaitik batzutan osorik murtxikatu barik irunsten dirala eta adin txikikoen artean arnasbideak oztopatzeko arriskua egon leitekeala. 65 urtetik gorakoen artean eta disfagia dabenen artean mahatsak osorik jatea arriskutsua izan daitekela iradoki dabe adituek.